Bertan behera utzitako kontzertuaren sarrera salmenta aurreko araudia indarrean zegoenean egin zen eta, araudi berria ezarri denean, azken horretan ezarritako edukiera-muga gainditu da. Beraz, araudi berrira egokitzeko, kontzertua bertan behera uztea erabaki da eta, horren ordez, bi saio programatu. Horiek horrela, saldutako sarrera guztien itzulketa egingo du Kultur Etxeak, eta ordutegi berrien saioetara joan gura dutenek berriro ere erosi beharko dituzte sarrerak; gaur bertan jarriko dira salgai ohiko saltokietan.
Online zein telefonoz eginiko salmentaren itzulketa automatikoki egingo da banku-transferentziaren bitartez. Txarteldegian edo Kultur Etxeetan saldutako sarreren (eskudiruz zein datafonoz) dirua eskatzeko Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dute (10:30-13:00 / 17:30-19:30; astelehenetik barikura).