Hiru urte dira Udalak argiztapen horren kudeaketa osoa bere gain hartzen duela, eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuz (235.000 euro), komunitate-erabilerako udal eremuak argiztatuko ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak, kiroldegiak eta udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak, betiere helburu argi batez: instalazio homogeneo, ordenatu, seguru eta indarrean dagoen araudiagaz bat datorrena egitea.
Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era eta 17:30etik 22:15ak arte.