Getxok Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunagaz bat egingo du "Getxo aniztasunaren alde" proiektuaren bidez

Erredakzioa 2020ko abe. 2a, 14:43

Proiektu horren helburua da aniztasunak balioestea, udalerriarentzat abantaila gisa ulertuta. Udalak eta Unesco Etxeak bultzatuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz, bihar, eguenean, podcast berriak jarriko dira. Horietan, dibertsitate funtzionala duten 20 eta 26 urte bitarteko getxoztarren testigantzak jasoko dira.

Eskubideak, ongizatea eta garapena aldarrikatzeko eta sustatzeko jardunaldia izango da, baita bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean bizi duten egoeraz kontzientziatzeko ere. "Gure ustez, garrantzitsua da mota guztietako dibertsitateak (kulturalak, funtzionalak eta sexualak) aldarrikatzea, gure udalerriaren aberastasunaren parte gisa eta kultura- eta komunitate-bizitzaren funtsezko elementu gisa, udalerria aniztasunaren hiri abegitsu bihurtzeko, zentzu zabalean. Horretan lagundu nahi du 'Getxo aniztasunen alde' proiektuak”, azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Proiektu horren helburua da aniztasunak balioestea, udalerriarentzat abantaila gisa ulertuta. Udalak eta Unesco Etxeak bultzatuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz, bihar, eguenean, podcast berriak jarriko dira. Horietan, dibertsitate funtzionala duten 20 eta 26 urte bitarteko getxoztarren testigantzak jasoko dira, eta orain arte aniztasun sexualaren eta kulturalaren alde egiten duten auzotarren lekukotzei gehituko zaizkie (guztira 30). Horiek guztiak https://Rbit.ly/39SstS helbidean daude eskuragarri.

Testigantza berriek eskubide osoko herritar gisa duten sentimendua hurbiltzen dute, udalerriko bizitzan aktiboki inplikatzeko nahia. Pertsona horiek Amesten elkarteari lotuta daude, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lan egiten duen Getxoko elkarteari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun