Zugatzarte eta Lertegi kaleen arteko bus-geralekuko irisgarritasuna hobetzen hasi dira

Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 09:38

Zugatzarte etorbideko autobus-geralekuetako bat, artxiboko irudian.

Joan den martitzenean, abenduak 1, hasi ziren Zugatzarte etorbidean, Lertegi kaleagaz bat egiten duen tokian, autobus geralekuko sarbideak eta hura erabiltzeko baldintzak hobetzeko lanak. Obrek 1,5 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute udal-arduradunek.

Lanok irauten duten bitartean, espaloi tarteak egokituko dira, behin-behinekoz eta aldizka, geralekuaren erabiltzaileentzako itxaron-eremu bat izateko beti. Bestalde, geralekuaren aurrealde osoan zirkulaziorako bi erreitik errei bakarrera pasatuko da, lan egiteko eta obra eremura sartzeko tarte egokia izan ahal izateko. Murrizte horren seinaleztapena metro batzuk lehenago eta geroago egingo da eta, beraz, galtzadaren estuguneak ukitutako eremua fronte hori baino handiagoa izango da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun