Jarduerez beteriko programazioa osatu du abendurako Getxoko Ingurumen Aretoak

Iker Rincon Moreno 2020ko abe. 4a, 09:58
Ingurumen Aretoa, artxiboko irudian.

Abenduan bete-betean murgildu gara, eta daborduko prest dago hilabete honetarako Getxoko Ingurumen Aretoko agenda oparoa. Bihartik, hilaren 5etik, hasita, askotariko jarduerak egongo dira aukeran umeentzako.

Programazioa

ABENDUAK 5 NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 6 LA GALEATIK AZKORRIRAINO IBILBIDE GIDATUA: ITSASERTZA ETA BERE HISTORIA GEOLOGIKOA

Ingurumen Aretoko hezitzaile batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitua. 11:00etan La Galeako aparkalekuan elkartuko gara Azkorri-Gorrondatxe hondartzara joateko. Ibilbidean zehar geologiarekin zerikusirik dauzkaten alderdi desberdinak aztertuko dira: flysch-a, hondartza zementatuak, lutetiarreko urrezko iltzea eta abar. 13:00etan Azkorri-Gorrondatxe hondartzan bukatuko da. Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 7 ATE IREKIAK: ETOR ZAITEZ INGURUMEN ARETOA BISITATZERA

Ingurumen Aretoko ateak denontzako irekiak egongo dira egun honetan herritarrei ekipamendu hau ezagutzeko aukera emateko. Bisitariek behin betiko eta behin-behineko erakusketak eta baliabideen zentroa ikusi ahal izango dituzte, baita Areto inguruan dauden dortoken putzua, tximeleten oasia eta gure ortu txikia ere.

ABENDUAK 8 TXIKI TAILERRA: LURZORUAREN MUNDUKO EGUNA

Abenduaren 5ean Lurzoruaren Munduko Eguna izan dela aprobetxatuz, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, gai honi buruzko bideo labur bat erakutsiko da eta ondoren botila batean lurzoruaren geruza guztiak erakusten dituen maketa bat egingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 12 TXIKI TAILERRA: MENDIEN NAZIOARTEKO EGUNA

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, abenduaren 11an Mendien Nazioarteko Eguna izan dela aprobetxatuz, hainbat materialak berrerabiltzen mendikate baten maketa sortuko da. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 13 NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 19 TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU TERRARIUM BAT

6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, kristalezko pote eta botilak berrerabiliz terrarium txiki bat egingo dugu eta bertan landareak landatuko ditugu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 20 TXIKI TAILERRA: GABONETARAKO “0 WASTE” BILGARRIAK

6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, gabonak hurbil direla aprobetxatuz, egunkariak, aldizkariak eta abar berrerabiliz, oparientzako bilgarriak egingo ditugu. Nahi izanez gero, elementu naturalekin apaindu ahalko dira bilgarriak. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 26 GINKANA 2.0 + ALTXORRAREN BILA

Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:00 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

“Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu enblematikoei dagozkienak. Azpiegiturak, eraikinak edo beste elementu batzuk izan daitezke, adierazgarriagoak edo ez hain adierazgarriak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko "altxor" bakoitzera eramango gaitu. Bertan, inguruan dauzkagun elementuak apuntatu beharko ditugu, edo argazkiak atera, koordenatu bakoitza zein elementuri dagokion gogoratzeko; izan ere, jardueraren amaieran (koordenatu guztiak aurkitu direnean), koordenatu bakoitza dagokion elementuarekin erlazionatzeko on-line joko sinple bat proposatuko zaizue. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

ABENDUAK 27 NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun