Gabonak baino lehen jolasleku berria prest egotea aurreikusten du Udalak, baldin eta baldintza meteorologikoek zoladura indargetzailea jartzea ahalbidetzen badute. Jolasleku berriak leku gehiago izango du; gaur egungo 120 metro koadroetatik 180ra zabalduko dute.
Jolaslekuan txikientzako elementu berriak jarriko direla ere aurreratu du Udalak.