Getxoko Udalak "terrorismoaren biktima guztiak" omentzeko urteroko ekitaldia egin du gaur. Omenaldia, 2009ko martxoan Osoko Bilkuran lortutako akordioaren ostean egiten ari da urtero. Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek parte hartu dute horretan, EH Bildukoak izan ezik. Minutu bateko isilunearen ondoren, Amaia Agirre alkateak lore sorta bat utzi du San Inazio plazan kokatutako eskulturaren oinean. Azkenik, hiru txistularik Agur Jaunak abestia jo dute
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!