Zapatuan, hilak 5, 00:40 aldera, Udaltzaingoak abiadura oso motelean zihoan ibilgailu bat geldiarazi zuen. Barruan zihoazen bi pertsonak identifikatu eta salatu egin zituzten, ordutegian zirkulatzeko askatasuna ez errespetatzeagatik (22:00etan ezarria, justifikatutako arrazoirik izan ezean). Halaber, gidaria edari alkoholdunen eraginpean zegoela ikusi ondoren, agenteek proba etilometrikoa egin zioten, eta 0,59 mg/l-ko tasa eman zuen (baimendutakoaren bikoitza). Ondorioz, gizonezkoa salatu zuten.
Era berean, ostiraletik domekara bitartean, agenteek 100 zigor-proposamen egin dituzte, kalean alkohola edateagatik edo maskara jantzita ez eramateagatik.
Abenduko zubi honetarako, Getxoko Udaltzaingoak dispositibo berezi bat jarri du martxan, agindutako osasun neurriak betetzen direla bermatzeko, prebenitzeko eta informatzeko.