Villamontetik Telletxe plazarako igarobidearen egoera hobetuko dute

Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 09:59

Villamontetik Algortako Telletxe plazarako igarobidea hobetzeko lanak hasiko dira bihar, eguaztenean. Hori dela eta, lau astez, oinezkoen zirkulazioa eten egingo dute inguru horretan. Dena dela, igarobide hori eta inguruko irisgarritasuna bermatuta egongo da Telletxe kaleko oinezkoen pasabidearen bidez, Villamonteko goiko igogailuaren irteeraren parean.

2020ko parte-hartze bidezko aurrekontuen esparruan bultzatutako ekintzen barruan sartzen da jarduera hori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun