Zehazki, Zugatzarten, Cervantes kaleagaz bat egiten duen tokian, galtzada hobetu eta etorbideko bus geralekuko eremuak berrantolatuko dira. Horregaz batera, aipatutako bidegurutzean, plataforma bakarra egingo da.
Jarduketa horiek ekarriko dituzten neurriei dagokienez, lanak egiten diren bitartean, espaloi-zatiak egokituko dira, behin-behinean eta aldizka, oinezkoen ibilbidea ez eteteko eta autobus-geralekuaren erabiltzaileentzako itxaron-gune bat izateko beti.
Bestalde, lan egiteko eta obra eremura iristeko leku egokia izateko, une batzuetan, etorbidean bi errei izatetik errei bakarra izatera pasatuko da. Murrizte horren seinaleztapena metro batzuk lehenago eta geroago egingo da; beraz, galtzada estutzeak ukitutako eremua lan eremua baino handiagoa izango da. Horregatik, eskatzen da kontuz ibiltzeko eremu horretan. Obrak egiteko 1,5 hilabeteko epea aurreikusi da.