Txanda libreko LEPeko 80 plazen artean, desgaitasuna duten pertsonentzako 7 plaza daude, horien deialdia datozen 3 urteetan egingo da, aldiro. Guztira, 27 deialdi egin beharko dira. Horien artean egingo dira: 10 administrazio orokorreko teknikari, 4 arkitekto, 5 enplegu eta toki garapenerako teknikari, 3 esku-hartze sozialeko teknikari, 3 gizarte-langile, 4 turismo-informatzaile, 7 brigadako langile eta 7 eskolako atezain.
Barne-sustapeneko 62 plazak erabiltzen dira Udaleko karrerako funtzionarioek karrera profesionalerako aukera izan dezaten; zehazki, administrari laguntzaileek eta Udaltzaingoak izango dute kategoria profesionala hobetzeko aukera.
Amaia Agirre alkateak adierazi duenez, "ekintza hau beharrezkoa da nahi duten eta aukera hau aprobetxatzen saiatu nahi duten herritar guztiei funtzio publikorako sarbidea ahalbidetzeko. Azken hilabeteetako egoera ekonomiko eta laboralak okerrera egin du pandemiaren ondorioz. Gaur, inoiz baino gehiago, Administrazio Publikook Lan Eskaintza Publikoak konprometitzeko eta kudeatzeko unea da. Helburu hori lortzeko egutegi bizia dugu aurretik.”
Ignacio Uriarte Kontu-hartzailetza, Diruzaintza, Langileria eta Antolaketa zinegotziak bere aldetik azaldu duenez, "erronka bat da LEP hau kudeatzea, duen garrantzia eta egingo ditugun deialdien kopurua kontuan hartuta. Eskaintza publikora ateratzen ditugu ia lanbide-kategoria guztietako plazak, unibertsitateko goi-mailako titulua eskatzen dutenak eta gutxieneko baldintza gisa eskola-graduatua eskatzen dutenak. Era berean, aukera ematen dugu, udal-plantillaren barruan, aurreko LEP prozesuetan jabetzako plaza bat eskuratu zuenak bere karrera profesionala hobetu ahal izateko”.
Informazio gehiago: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/11/II-4118_eus.pdf