Udaltzain berriak Getxoko Udalean 2019ean egindako oposiziotik irtendakoak dira. Udaltzaingoa osatzen duten zenbait ataletan egingo dute lana. Zehazki, Trafiko Unitateko mugikortasun taldean eta Bizikidetza eta Segurtasun Unitateko Herritarren Segurtasun eta Babeserako Unitatean. Arduradunek azaldu dutenez, horren denaren helburua da "gertuko polizia bat eta herritarrengandik hurbil dagoen polizia bat lortzea, haiei zerbitzua emateko".
Harreran, amaieran familia-argazkia izan duen ekitaldi labur batean, Amaia Agirrek Udaltzaingoa goraipatu du, eta nabarmendu du Udal eta udalerri osorako figura garrantzitsua dela. “Gure begiak eta besoak zarete, Udalbatza osoarentzat eta Getxoko herritar guztientzat ezinbestekoa den gorputza”, esan du.
COVID-19aren pandemiaren harira, Udaltzaingoak "lan ikusgarria" egin eta egiten duela nabarmendu du alkateak; "Beren lan onarekin, profesionaltasun onarekin eta jarrera onarekin" jarraitzeko eskatu die; legea betearaz dezatela, baina, aldi berean, ez dezatela ahaztu “pandemia honetan pertsona asko benetan gaizki pasatzen ari direla”.