Algortako jai-batzordeko kideek jakinarazi dutenez, SolidaridUp mugimenduaren esku utziko dituzte 2020ko San Inazio festetako zapien salmentetatik lortutako 1.600 euroak. Izan ere, azaldu dutenez, Zabalketak denbora darama gaur egun beharra dutenak laguntzen eta SolidariUP ekimena antolatzen, "oso modu egokian". Hala, diruaren banaketa beharra dutenen artean "modu orekatu" batean egingo dutelakoan, elkarte horrengan konfiantza osoa jarri dute jai-batzordekoek.
Diruaren banaketa herriko komertzioen bitartez egingo dutela iragarri dute.