Biharko irekieragaz, erabiltzaileen eskura jarriko dira ibilgailuak aparkatzeko 242 plaza berri, hiru solairutan banatuta. Udalak dioenez, horiek eskariaren arabera irekiko dira, eta egoiliarren eta abonatuen plazak esleitzeko prozesuaren hasiera "behar bezala" iragarriko da.
Amaia Agirre alkateak nabarmendu duenez, “aparkaleku horrek eta gainean daukan parkeak, baita beste neurri batzuk ere, hala nola Algortako Etorbidea eta Mariandresena kalea berriz urbanizatzeak, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea bultzatu beharra izan dute oinarri, Algortako hirigunean dabiltzan pertsonen eta ibilgailuen mugikortasuna, irisgarritasuna eta segurtasuna bezalako alderdi garrantzitsuen bidez”.
Bestalde, Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Janire Ociok azpimarratu duenez, “aparkaleku hau irekitzea berri ona da Getxorentzat, oro har, eta Algortarentzat, batez ere mugikortasunari eta aparkalekuei dagokienez, bai eta, jakina, espazioen gozamenerako edo Algortako merkataritzaren eskaerari dagokionez ere. Proiektua epe guztiak betez garatu da, COVID izan arren, eta planteatutako aurrekontuarekin, udaleko langileek ere prozesu osoan egindako lanari esker”.
Tarifak urriko osoko bilkuran onetsitakoak izango dira
Aplikatuko diren tarifak, BEZa barne, joan den urrian onartutakoak izango dira. Hona hemen:
- Arrunta (09:30 - 20:00h): 0,02 €/minutu, 0,05 €-ren multiploetan.
- 60´…………………..…………..1,20€
- 90´……………………………….1,80€
- 120´……………………………..2,40€
- 180´……………………………..3,60€
- 240´……………………………..4,80€
- 300´……………………………..6€
- Murriztua (00:00 - 09:30 eta 20:00 - 23:59h): 0,00625 €/minutu, 0,05 €-ren multiploetan.
- 60´…………………..…………..0,40€
- 90´……………………………….0,55€
- 120´……………………………..0,75€
- 180´……………………………..1,15€
- 240´……………………………..1,50€
- 300´……………………………..1,90€
Aparkalekuko obrak 3.899.830 euroko esleipena izan zuen(BEZa barne), eta 2019ko otsailean hasi eta joan den uztailean amaitu ziren lanak. Urrian goi aldean dagoen parkea ireki zen jendearentzat, 1.300 metro koadroko azalera duena, irisgarria, 655 metro koadroko lorategi-eremua eta 37 zuhaitz, 14 banku (herritarrek eskatuta, hasierako 10ak baino 4 gehiago jarri dira), 7 paperontzi, edateko uraren iturri 1 eta argiztapen eraginkorra dituena.