Arduradunek azaldu dutenez, norberaren beldurrak identifikatu eta aztertuko dituzte, eta beldur horiei aurre egiteko teknika zehatzak praktikan jarri ere, "betiere generoak komunikazio-prozesuetan duen eragina kontuan hartuta". Horrez gainera, diskurtsoaren elaborazioan jarriko dute arreta.
Ikastaroa urtarrilaren 19tik otsailaren 16ra arteko martitzenetan izango da, eta metodologia parte-hartzailea erabiliko dute horretan; teoria, praktika eta taldeko hausnarketak uztartzen dituena. Ez da beharrezkoa euskara maila altua izatea.
Informazio gehiagorako, www.getxo.eus