Gabonetan ordutegiak murriztuko dituzte Getxo Kirolak, Garbigune mugikor eta GetxoBizi zerbitzuetan

Erredakzioa 2020ko abe. 21a, 11:37

Fadura kiroldegia, barrutik. © GETXOKO UDALA

Gabon-jaiak direla eta, Getxo Kirolak erakundeko kiroldegiak itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean; era berean, abenduaren 24an eta 31n instalazioak eguerdiko 13:00etan itxiko dira.

Garbigune mugikorraren ordutegia ere aldatuko da abenduaren 24an eta 31n. Arratsaldeko zerbitzua, ohi bezala, Gernika parkean eskainiko da, baina ordubete aurreratuta, 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da Puntu Garbiaren zerbitzurik egongo.

GetxoBizi zerbitzuak ere ordutegi murriztua izango du abenduaren 24an eta 31n. Egun horietan zerbitzua 06:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzua itxita egongo da; beraz, ez da bizikletarik egongo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun