Dantza inklusiboa sustatzeko tailerra antolatu du Amesten elkarteak egunotarako

Erredakzioa 2020ko abe. 21a, 12:05

Dantza-inklusibo tailerra antolatu du Amestean elkarte getxoztarrak abenduaren 27tik 30era bitarterako. Saioak 15 eta 35 urte arteko gizon-emakumeei begira egingo dira, Areetako Andres Isasi musika eskolan, 10:00etatik 14:00etara. Horrez gainera, abenduaren 30ean, arrastian, edo 31n, goizean, egunotan egindakoen aurkezpen-ekitaldia egingo dute.

Tailer egokitu horretarako plazak oso mugatuak izango dira; hori dela eta, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, 25 euroren truke. Gogoratu dutenez, osasun-egoera dela eta, maskara erabili beharko da uneoro, eta osasun- eta distantzia-neurri egokiak errespetatu beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun