Udaltzaingoak dispositibo zehatzagoa honako tokietan garatu zuen: Basagoiti Etorbidea, San Joseren parkea, Biotz Alai abesbatzaren plaza, Tamarindo kalea, Chavarri Zuazo parkea eta Gernika parkea. Leku horietan, bai gazteak bai helduak identifikatu eta salatu zituzten osasun-neurriak ez betetzea egotzita.
Arau-hauste gehienak maskara ez eramateagatik edo modu desegokian eramateagatik izan ei ziren (77 espediente), kalean alkohola kontsumitzeagatik (40), justifikatutako arrazoirik gabe etxean egoteko ordutegia ez betetzeagatik (40), 6 lagunetik gorako taldeak biltzeagatik (37) eta ostalaritza-lokalei ixteko ordutegia ez errespetatzeagatik (2).