"Garrantzitsua iruditzen zait salaketa zinema egitea, baina itxaropen hari bat egon behar da, ez duelako merezi istorio bat kontatzea egoera hori ezin badu aldatu", dio Esteibarlandak, dokumental labur onenaren hautagaia izan daitekeen Before I die lanari buruz.
Zuzendari eta gidoilari getxoztarraren bigarren film laburrak Kenyako Victoria Lakura eramaten gaitu, arrantzatik bizi diren 30.000 biztanle dituen 60 kilometro koadroko irlara. Bertan, gizonek bakarrik arrantza dezakete, eta emakumeak bortxatuak eta salerosi egiten dituzte.