Lan horrekaz, batez ere Ereagako hondartzara begira dagoen aldean berritu gura dute, urteetako utzikeriagatok hondatutako eraikinari bere jatorrizko edertasuna itzultzeko asmoz. Horregaz batera, Loro izenaz ezaguna den landa-eremua ere berrituko dute.
Lan horiek egiteko funtsak 2020ko martxoan heldu behar ziren, Espainiako Gobernuak proiektuari onespena eman ostean, baina kudeaketa orain arte atzeratu da, eta lanakaz 2021eko lehen hiruhilekoan hastea aurreikusten dute. Horrela esan zuen atzo Alvaro Gonzalez Getxoko Kontratazio, Ondare eta Etxebizitzaren Arloko zinegotziak, El Correo egunkariari egindako adierazpenetan.
Eraikina berreskuratzen EHUko 60 ikerlarik baino gehiagok jardun dute, eraikinaren balio arkeologiko eta arkitektonikoa ezagutzera emateko. Orain eraikina jatorrizko itxurara bueltatuko da, XX. mende hasieran Ricardo Bastidak diseinatu zuen modukoa, hain zuzen ere.