Koronabirusa Uribe Kostan

Azken egunotan 243 salaketa jarri dituzte Getxon alarma-egoerarek ezarritako araudia ez betetzeagatik

Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 14:01

Getxoko Udaltzaingoak 243 salaketa-espediente ireki ditu eguenetik domekara, hau da, abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra, osasun-neurriak eta alarma-egoerak ezarritako araudia ez betetzeagatik.

Udal-iturriek azaldu dutenez, salaketa gehienak, 194, maskararen erabileragaz, alkohol-kontsumoagaz eta ostalaritzagZ lotuta egon ziren, eta horietatik, 60 ostalaritzako lokaletan jarri ziren, edukierari, ordutegiei edo bezeroen kontsumoari buruzko arauak ez betetzeagatik barran edo terrazetatik kanpo.

Gainerako 49ak 6 pertsonatik gorako taldeak osatzeagatik eta ordutegi-muga ez errespetatzeagatik izan ziren.

243 espedienteetatik, gehienak, 131, Gau Zaharrean izan ziren; 52, Urte Berrian; 32, urtarrilaren 2an, zapatuan, eta 28, atzo, hilaren 3an, domekan.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun