Gonzalo Ayo Gazteria Zerbitzuko zinegotziak adierazi duenez, "pandemiak ondoeza psikologikoa nabarmen areagotu du gazteen artean, eta zerbitzu berriak horiei erantzun nahi die”. Autoestimu, harremanetarako segurtasun eza, tristura, antsietatea eta bikote-harremanak bezalako arazoei aurre egiteko ekimena dela azpimarratu du.
Horretarako, aholkularitza zerbitzua hilabete honetan bertan jarri dute martxan berriro ere, 13 eta 30 urteen arteko gazteen zalantzak argitzen laguntzeko asmoz.
Zerbitzua Algortako Gaztelekuaren lokaletan eskainiko da hilean bi astelehenetan, arratsaldez, eta hilean bi eguenetan, goizez. Hori erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 685 704 118 telefono zenbakira deituta ala aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus helbidera mezu bat bidalita edo idatzita.