Getxo Flamencok 632 euroko dohaintza egin dio Erredentore elizak kudeatzen duen despentsa solidarioari

Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 09:15
© GETXO FLAMENCO

Getxo Flamenco Kultur Elkarteko zuzendaritza-batzordeak 632,30 euroko txekea eman dio Algortako Erredentorearen parrokiako Aita Trinitarioei. Diru-kopuru hori joan den abenduaren amaieran Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan egindako Gabonetako I. galan bildu zuten, parrokiak kudeatzen duen despentsa solidarioari bideratzeko. Elizakoek beren esker ona adierazi diote elkarteari, egindako elkartasun-keinu horregatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun