Raspas del Embarcadero Elkarteko arraunlaria den Virginia Díazek jasoko du emakumezko kirolari onenaren saria, aulki mugikorreko Espainiako txapelduna eta Europako txapeldunordea baita. 2013an ere, Getxoko kirolari onena izendatu zuten.
Jon Ander Garridori dagokionez, Getxo Kirol Klubean trebatutako futbolaria da, eta egun Cadizen jokatzen du; era horretan, gizonezko kirolari onenaren saria emango diote Cadiz taldeagaz Lehen Mailara igotzeagatik.
Sarien zerrenda honako hauek osatzen dute: Emakumezkoen promes onena saria, Naroa Ruiz patinatzailea, “Trophée du Bassin” nazioarteko proban bigarren postua eta Espainiako Txapelketan seigarrena lortu dituelako; Alain Flores atleta, gizonezkoen promes onena, 1.500 oztopoen Espainiako Txapelketa irabazi ondoren; Raspas del Embarcadero taldeko emakumezkoen senior taldea, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan, Estatuko talde onena izateagatik: urrezko bost domina eta brontzezko bat lortu zituen, eta horiei Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan irabazitako urrezko eta brontzezko bi dominak gehitzen zaizkie; Getxo Errugbiko gizonezkoen senior taldea, Ohorezko Mailara igotzeagatik; eta, azkenik, gizonezkoen junior talde onenaren saria, Raspas del Embarcadero klubak jasoko du, Espainiako Arraunketa Olinpikoko Txapelketan urrezko domina lortzeagatik.