Itsasoak kostaldera eramandako hanka baten zatia topatu zuten atzo, domekan, Arrigunaga hondartzan. Ertzaintzak horren nondik norakoak ezagutzeko ikerketa abiatu du eta, gaur egindako miaketen ondoren, gorpuzki gehiago aurkitu dituzte hareatzaren inguruan.
Iturriek azaldu dutenaren arabera, polizia zientifikoaren taldea izango da, auzitegiko medikuakaz batera, aurkitutako gorputz-zatiak identifikatzeko ardura duena. Horrez gainera, agerpenaren arrazoiak argitzeko lanean dihardute; diotenez, hipotesi denak zabalik daude.