Urtarrilaren 23rako Getxoko Muxikebarri zentroan programatuta zegoen Enrique San Franciscoren La penúltima ikuskizuna bertan behera geratu da artistaren osasun-arazoak direla eta. Online edota orotarako kutxazainen bitartez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko zaie erosleei. Gainerako kasuetan, Muxikebarriko txarteldegira joan beharko da (astelehenetik barikura 10:00-13:00 / 17:30-19:30 ordutegian edota ikuskizuna dauden egunetan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!