Gazteek Algortan dituzten hutsuneak identifikatzeko dinamika jarri du martxan Gazteon Amaraunak

Iker Rincon Moreno 2021ko urt. 14a, 09:00

Algortako San Nikolas plaza gazteen topaleku izan da urte luzez, artxiboko irudian.

Gazteon Amarauna Algortako gazte asanbladak dinamika berri bat abiatu du udalerrian neska-mutilentzako eremu faltak salatu eta horri alternatiba bat bilatzeko asmoz. Horretarako, inkesta bat jarri dute martxan inguruko gazteen artean, "gazteok herrian ditugun hutsune eta beharrizan zehatzak identifikatzeko", azaldu dutenez. Galderok sare sozialen bitartez zabaldu dituzte, baita lerroon azpian topa daitekeen QR kode horren bitartez ere.

Inkesta egiteko QR kodea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun