“Gogor gaitzetsi behar ditugu asteburu honetan gertatutako ekintzak, batez ere pandemia garai honetan, ez baita betetzen ari osasun arloko gomendio bakar bat ere. Portaera mota hori erabat gaitzetsi nahi dut”, adierazi du Agirrek. Alkateak gogorarazi du azken hilabeteotan poliziak behin baino gehiagotan esku hartu behar izan duela Neguriko inguru horretan, gazteen ohiko bilgunea delakoan, "non bizikidetza arazoak izan baitira".
Imagenes de uno de los incendios de contenedor de #Getxo (Lexarreta) #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) January 17, 2021
Getxon amatutako kontenedore bateko #sutea _ren irudiak #Suhiltzaileak pic.twitter.com/fVRORBPV68
Zapatuko istiluetan, Udaltzaingoak adierazi duenez, Ertzaintzaren laguntza eskatu behar izan zuen, inguru hartan bildu zen gazte talde baten "jarrera aurkakoa eta oldarkorra" zela eta. Poliziak adingabe bat atxilotu zuen agintaritzaren agentearen aurkako ustezko atentatu-delitu batengatik, eta gazte batek zeraman makila handi bat konfiskatu zioten. Hurrengo egunean, domekan, beste hiru gazte identifikatu zituzten, hainbat edukiontzi erretzea egotzita. Horietako bati material piroteknikoa konfiskatu ei zioten.
Udaltzaingoak adierazi du gertaera horiek ez dutela zerikusirik sare sozialetan antolatutako ustezko gelditze bategaz inguru horretan, horren aurrean Ertzaintzagaz batera operatibo bat ezarri baitzen.