Era berean, Loturak Emakumeok ekimenak "jatorri ezberdinak dituzten udalerriko biztanleen arteko topaleku eta narratiba digital inklusiboak sortu nahi ditu eta emakumeen beharrak ikusarazi eta parte-hartze prozesuak sustatu ere nahi ditu", gaineratu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira otsailean, emakume guztientzat, Gobelaurre Boluntariotza Zentroan (Jose Maria Chavarri-Zuazo plaza), 15 emakumerentzako edukiera mugatuagaz: ekimenaren berri emateko topaketa, otsailaren 3an, eguaztena, 18:00etan, edo otsailaren 6an, zapatua, 10:00etan; narratibak sortzeko ikus-entzunezko tekniken tailerra, hilaren 10ean, eguaztena, 18:00etan edo hilaren 13an, zapatua, 10:00etan, eta grabazio saioa, otsailaren 20an, zapatua, 10:00etan.
Martxoan zehar, grabatutako edukien laburpenaren erakusketa ikusi ahal izango da, udal webgunean (https://www.getxo.eus/eu/inmigracion) eta proiektuaren webgunean (www.loturakgetxo.eus).
Jarduera horietako batean parte hartzeko doako izen-ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik, 688 897 661 telefono zenbakian edo maria@moviltik.org helbidean.
"Emakumeak, objektuak. Kontakizunak"
Aipatutako jarduerek jarraipena emango diote abenduaren 12an egindako topaketari. Bertan, udalerriko zenbait emakume gonbidatu zituzten beren migrazio-prozesuei buruzko narrazioak sortzera, haientzat esanguratsua den objektu baten inguruan. Horrela sortu zen Emakumeak. Objektuak. Kontakizunak izeneko ikus-entzunezko proiektua, aipatutako webguneetan ikusgai dagoena.