2021/01/22 18:00

Umeentzako jarduerak

Ustruku

Ustruku
Aldai Patronatua, Getxo

 0-12 urte bitarteko familientzat

Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera. Aho-korapiloak, poesiak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko aukera izango dugu.

Sendik antolatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun