“Marmara Musik” musikari bizkaitarren seikotea 2001ean sortu zen eta honako musikarek osatzen dute: Esteban Valcarcel (tronpeta), Jon Etxeandia (klarinetea eta ahotsa), Dani Lara (tronboia eta ahotsa), Oscar Andollo (bateria), Aitor Mujika (gitarra) eta Ander Lozano (tuba). Kontzertuaren errepertorioan jazz tradizionaleko obrak, New Orleans eta Swing izango dira.
Informazio gehiago eta egitaraua, hemen.
Oharra: "Marmara Musik" jazz taldeak zapatuan, urtarrilaren 23an, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan "Neguko Bidaia" kontzertu zikloaren barruan eskaini nahi zuen kontzertua bertan behera utzi dute, kideetako bat gaixorik dagoelako.