Aipatutako eraikinaren egoera zer-zelakoa den ondorioztatu du udal-arkitektoak txosten batean, Udaltzaingoak Udaleko zerbitzu-teknikoa eskatu ondoren. Izan ere, azaldu dutenez, Algortako Etorbideko 68 zenbakiko eraikin horretan pitzadurak agertu dira, eta fatxadako harri bat erori da duela gutxi.
Udala eraikinaren jabeagaz harremanetan jarri da, erorketen unean azpiegitura hutsik baitzegoen. Hala, berehala, pertsonen arriskua ekiditeko esku har dezala eskatu diote. Arrisku hori saihestu arte, trafikoa etenda egongo da bide-zati horretan.