Errefuxiatuen kanpalekuetarako elikagaiak erosi ditu Atfalek Aljerian

Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 11:43
Saharako errefuxiatuen kanpamentua, artxiboko irudian.

Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzagaz, elikagaiak eta oinarrizko produktuak erosi ditu Aljerian errefuxiatu sahararren kanpalekuetara bidaltzeko, urteroko karabana solidarioa aurten antolatu ezin izan delako. Izan ere, oraingoan ezinezkoa izan da kanpalekuetara elikagaiak bidaltzea, COVID-19agatik eta Aljeriak bere mugak itxi dituelako.

Elikagaiak eta oinarrizko produktuak kanpalekuetara helarazi ahal izan dira, ahal den neurrian, sahararrak bizi diren kanpalekuetan dagoen krisi humanitarioa arintze aldera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun