Mario Lerenak Poeta mintzo da izenburuko pianorako piezen hautaketa aurkeztuko du, musikaren ideal erromantikoa adierazten duten piano-piezak, sentimendu eta ideia jasanezin eta transzendenteen adierazpen subjektibo gisa. Bere noten bidez eta autore kontsakratuen eskutik (Beethoven, Schubert, Mendelssohn, Liszt, Chopin eta Schumann) zeharkatzen du lehenengo Erromantizismoaren iruditeria kanonikoa: maitasuna, heriotza, artistaren borroka heroikoa eta gizakiak erroetatik aldentzearekiko nostalgia. Hau da, hemeretzigarren mendeko entzuleak irauli zituen soinu-poesia, eta orain, bi mende geroago, ere edozein entzule hunkitzeko gai dena.
Informazio gehiagorako eta egitaraua ikusteko sakatu hemen.
Aldez aurretik erositako sarrerak itzuli nahi dituztenek Musika Eskolako bulegoetan egin dezakete. Areetan, astelehen, martitzen eta barikuetan, 10:00etatik 13:00etara, eta Algortan, astelehenetik eguenera, 16:00etatik 19:00etara.