Martxoaren 14ko ekitaldian parte hartu gura dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute hurrengo helbidera: sare.itzubaltzeta.areeta@gmail.com.
Itzubaltzeta-Areetako Sare taldeak ekitaldi bat prestatzeari ekin dio martxoaren 14rako; iragarri dutenez, gutxienez, 218 pertsona batuko dituztela baieztatu behar dute, hau da: pertsona bana gaur egun preso dagoen kide bakoitzeko. "Pertsona bakoitzari preso baten izena esleituko zaio", azaldu dute. Bestalde, gogoratu dutenez, bihar, barikuan, azken ostirala egingo dute Xake plazan, 20:00etan.
Martxoaren 14ko ekitaldian parte hartu gura dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute hurrengo helbidera: sare.itzubaltzeta.areeta@gmail.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!