EAEn erregistratutako intzidentzia-tasa handia dela eta, udalerriz udalerri perimetroa itxi ondoren (Getxo eremu gorrian dago), Udaltzaingoak zaintza-lanak indartu ditu, kale-zurruta eta osasungaiztasun-egoerak saihesteko, gehienez ere 4 laguneko taldeak mugatzea errespetatzeko eta, batez ere, udalerri batetik bestera inolako justifikaziorik gabe mugitzen diren pertsonak identifikatzeko. Agenteak udalerriko leku jendetsuenetan eta bisitatuenetan egon dira egunotan: pasealekuak, parkeak, gazteen aisialdirako guneak, oinezkoentzako guneak, eta Metroaren irteerak eta sarrerak. Oinez ere egin dituzte kontrolak.
Udalak erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatu du, eta gogoratu du, beste behin ere, ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak maiz garbitzea, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga errespetatzea (22:00etatik 06:00etara) eta burbuila soziala babestea (4 pertsona gehienez), besteak beste.