Getxoko Udalak 100.000 euro bideratu ditu herriko zazpi ikastetxetan karpak jartzeko

Erredakzioa 2021ko ots. 11a, 12:31

Karpen bitartez umeak ikastetxean ahalik eta modu normalizatuen jardueta ahalbidetuko dute, osasun-bermeakaz. © GETXOKO UDALA

Karpa horiek lehenbailehen jarriko dira hala eskatu duten ikastetxeetan (Andra Mari, Gobela, San Inazio, Larrañazubi, Romo, Zabala eta Geroa Ikastola), eta ekainaren 30era arte egongo dira instalatuta.

Getxoko Udalak 100.218,25 euro bideratu ditu udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako zazpi zentrotan hamar karpa alokatu eta muntatzeko. Karpa horiek albait arinen jarriko dituzte hurrengo ikastetxeetan: Andra Mari, Gobela, San Inazio, Larrañazubi, Romo, Zabala eta Geroa Ikastola; eta ekainaren 30era arte egongo dira instalatuta. Udalak "Udalaguntza 2020" diru-laguntzen deialdirako eskabidea aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzari, instalazio horietarako udalek egindako gastuaren %90era arte estaltzea aurreikusten baitu.

Carmen Diaz Gizarte Kohesiorako zinegotziak adierazi duenez, eskola-esparru horietako patioetan edo eremu irekietan karpak jartzeak bermatuko du haurrek ikastetxean ahalik eta modu normalizatuenean jardutea, aire zabaleko aisialdi- eta jolas-jarduerak behar diren osasun-bermeakaz eginez, baita eguraldi txarrak zailtzen duen urteko hilabeteetan ere. “Premiazkotzat jotzen dugu horiek instalatzea, erabilerak antolatuko direla bermatzeko, txandak handituz eta pilaketak saihestuz eta, beraz, pertsonen arteko distantzia beteko dela eta bizikidetza-talde egonkorrak mantenduko direla bermatuz, kontuan hartuta hirugarren pandemia-boladan bete-betean gaudela, gero eta joera goranzkoagoan, eta, beraz, pertsonak babestea dela premiazkoa”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun