Lorenzo Areilza eta San Martin kaleen arteko elkargunean dagoen parkeko haurrentzako jolaslekua zabaldu dute gaur, barikuan. Eremua 180 metro koadrora handitu dute (aurretik 120 metro koadro zituen), segurtasuneko zoladura jarraituaren gainean. Bertan, txikienentzako elementu berriak ipini dira, hala nola kolunpio bat, bi txirrista, sare bat, hiru dorre, rokodromoa, suhiltzaileen barra eta jolasen panelak. Berdegunea hesituta dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!