Aurtengo Oporrak Bakean programa ere, bertan behera

Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 11:45

Artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Udaldian adingabeak hartzeko Oporrak Bakean programa bertan behera geldituko da aurten ere. Saharako Ordezkaritzak jakitera eman duenez, COVID-19ak eragindako osasun-egoera larriak 2021eko udako edizioa antolatzea eragozten du. Ekimen hori Getxoko Udalak eta Atfal Sahararen aldeko elkarteak bultzatzen dute.

Udako oporretan familia getxoztarrakaz bizitzen parte hartzen duten adingabeen hezkuntza-, kultura-, kirol- eta jolas-premiei erantzuteko programa sustatzen duten entitateek lan egingo dute ekimena 2022ko udan berriro aurrera eraman ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun