Bapiruke Udaberriko koloniak 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude; hau da, 2009 eta 2016 urte bitarteen artean jaiotakoentzat (biak barne). Guztira, 30 neska-mutilentzako lekua egongo da bakarrik, beraz, izen-ematea beharrezkoa izango da, otsailaren 22tik 24ra bitartean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, kolonia horietan parte hartzen duten umeak herrian jolastuko dira, eta eguneko txangoak egingo dituzte. Egoera berezia dela eta, ez da egun osoko txangorik egingo; hala, egunero, ordutegia goizeko 9:00etik eguerdiko 13:30era izango da.
Informazio gehiagorako, hemen.