Zurrumurruen kontrako agenteen sarea handitu gura dute Getxon

Erredakzioa 2021ko ots. 17a, 13:39

Artxiboko irudia.

Getxoko Udaleko Zurrumurruen Aurkako Estrategia bilera-erronda edo "partaidetzazko mapaketa" bat hasiko da egiten, Zurrumurrurik Ez Eragileen Sarea zabaltzeko eta udalerriko gizarte-eragileen beharrak jasotzeko, zurrumurruak saihesteko eta aurreiritzi eta estereotipoei aurre egiteko.

Egitasmo berriari lotuta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, "erakundeen, mugimenduen eta proiektuen arteko lankidetza sareak sortzea da helburua, horien bidez gure udalerrian kohesio sozialaren aldeko zurrumurruen aurkako diskurtso sendoa eraikitzeko".

Aldi berean, Getxon batzen gaituena izenburuko bideoa zabalduko da, Zurrumurruen aurkako Eragileen parte-hartze lana azaltzen duena. Hori Udalaren webgunean ikusgai dago.

Zurrumurrurik Ez eragileen bilerak

Gazte eta helduek osatutako Zurrumurrurik Ez eragileen sareek hileroko bileretan parte hartzera animatzen dituzte, sentsibilizazio-ekintza berriak prestatze aldera. Helduen sarearen hurrengo bilera otsailaren 24an izango da, 18:00etan, Villamonteko kultur etxean (aldez aurretik izena eman behar da antirumores@getxo.eus helbidean edo 662425662 telefono zenbakian, edukiera kontrolatzeko).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun