Eduardo Andrade Getxoko PPko bozeramaileak azaldu duenez, "Getxon autobus geltoki ugari ditugu, pertsonen hiriarteko eta hiriko garraioari zerbitzua ematen diotenak. Geltoki horietako askok ez dute markesinarik, eta horrek kalte eta deserosotasuna eragiten die herritarrei klimatologia txarra denean, edo adinekoen kasuan, edo mugitzeko arazoak dituztenen kasuan, autobusaren zain zutik egotera behartuta ".
Andradek adierazi duenez, nahiz eta Bizkaibuseko zerbitzuetarako geltokien antolaketa eta mantenua Foru Aldundiaren menpe egon, ez da ahaztu behar udal-administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena, eta, beraz, hura dela eskaeren berri duen lehena eta beharrei behar bezala erantzun behar diena.
Kontuak horrela, PPk proposatu du markesinak jartzea Bizkaibuseko hurrengo geralekuetan:
- Villamonte (Algorta): bizilagunakaz akordio batera iritsi behar den tokia, eremu hori pribatua baita, baina erabilera publikokoa.
- San Martin (Algorta): berrikuntzak egin berri dituzte, eta ez dute markesinarik jarri, "horretarako nahikoa leku egon arren".
- Kale Nagusia (Areeta): erabiltzaileei zerbitzua emango dien markesina bat instalatzeko "nahikoa leku" du.