Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako koalizioaren ustez, beharrezkoa da Udal Irisgarritasun Mapa bat egitea, udalerriko puntu eta behar guztiak aztertuko dituena, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektibo eta interes berezia duten herritarrakaz batera.
Elkarrekin Getxoren ustez, ezinbestekoa da dauden oztopo arkitektonikoak aztertzea: "Aniztasun funtzionalean ez ezik, biztanleria-sektore desberdinei egunerokotasunean sor dakizkiekeen behar guztietan pentsatzen dugu. Izan ere, irisgarritasunaz hitz egiten dugunean, horizontean jartzen duguna jendearen bizitza hobetzeko beste modu bat da, ahal den leku guztietan".
Hori dela eta, Udaleko informazio-dokumentuak berrikusi, egokitu eta lantzea eskatuko dute, Hizkuntza Argiaren eta Irakurketa errazaren irizpideen arabera. Elkarrekin Getxoren ustez, "gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen alde egin nahi duen udal orok saiatu behar du egiten diren dokumentu eta komunikazio guztiak herritar guztiek argi eta ulertzeko modukoak izan daitezen, salbuespenik gabe. Horrela bakarrik berma liteke aukera-berdintasuna".