Bilboko Musika Jaialdiaren aurtengo edizioa Viena hiriari buruzkoa izango da, eta Andrés Isasi Musika Eskolak, horren atariko gisa, hurbilduko gaitu XVIII. mendearen erdialdetik II. Mundu Gerrara arte Austriako hiriburua erreferentziazko musika-gune bihurtu zuen musika-fenomenora.
Lehenengo hitzaldia, hilaren 24an, eguaztenean, "Viena o la alegoría de la música" izango da, eta Haydn, Mozart, Beethoven eta Schubertek vienar aristokrazia eta burgesiaren musika gosea asetzen zuten garaia izango du ardatz. Bigarrenak, martxoaren 3an, eguaztenean, "Viena: oropel, música y contradicción" izenburupean, Strauss, Brahms, Mahler eta Schoenberg konpositoreen ibilbidea aurkeztuko du; izan ere, horiek tradizioaren eta modernitatearen arteko hiri bateko garai emankor eta erakargarrienetakoaren ikur dira.