"Lurtarrak" liburuaz arituko dira martxoko Irakurzaleen Txokoan

Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 11:30

Xabier Monasterio idazlea Getxora gerturatuko da martxoaren 3an, eguaztenean,  Lurtarrak liburuaz berba egiteko Irakurketa Mailakatuko solasaldian. Antolatzaileek azaldu dutenez, berbaldi hori Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko jardunaldien barrukoa da, baina, martxotik aurrera, Irakurketa Errazaren irakurketa-klubaren hasierari emango dio horrek.

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan 2021 urteari jarraipena emateko, martxoaren 3an, eguaztenean, irakurketa mailakatuko solasaldiaren hitzordua dute. Oraingoan, Xabier Monasterio gonbidatu dute, Lurtarrak liburuaz berba egiteko. Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian jarri dute hitzordua, 10:00etan eta 19:00etan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, solasaldi hori Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko jardunaldien barrukoa da, baina, martxotik aurrera abiatuko duten ekimen bati hasiera emango dio horrek: Irakurketa Errazaren Irakurketa Kluba.

Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, hurrengo formularioaren bidez datuak beteta: labur.eus/lurtarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun