Iturriek azaldu dutenez, ezezagunek SOS Deiakera deitu dute, 04:30ak aldera, Algortako Gaztelumendi, Kasune eta Aldapa kaleetan hainbat edukiontzi erretzen ari zirela eta. Suhiltzaileak bertaratu eta sugarrak amatatu dituzte; Udaltzaingoak uste du suak nahita piztu direla, atestatua jaso du, baina ez da oraindino atxiloketarik egon.
Suteen ondorioz, edukiontziak erabat suntsituta gelditu dira, eta Aldapa kalean aparkatuta zeuden ibilgailu bi kaltetu dira. Zerbitzu teknikoak garbiketa-lanak egiten ari dira, eta edukiontzi berriak ahalik eta lasterren jarriko dituzte.
Imágenes contenedores quemados esta noche en Aldapa, Gaztelumendi y Kasune #Getxo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 25, 2021
Bart Getxon (Aldapa, Kasune eta Gaztelumendin) erre diren kontenedoreen irudiak #Suhiltzaileak pic.twitter.com/UywZkg3LEM