Domekan, otsailaren 28an, zuhaitz-landaketa egingo dute Azkorri inguruan GuNe, Berango Lurraren Defentsan eta Azkorri Bizirik taldeek. Denboraldiko azken zuhaitz-landaketa izango da, eta horretarako 11:00etan batuko dira Azkorriko autobus geltokian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!