Usategiko eta Bidebarrietako jolaslekuak berrituko ditu Getxoko Udalak

Erredakzioa 2021ko ots. 26a, 12:10

Usategin jarriko dituzten elementu berrien irudia. © GETXOKO UDALA

Datorren astetik aurrera, Algortako Usategi parkeko eta Areetako Bidebarrietako jolaslekuak berritzeko lanak hasiko dira. Eremu biak berritzeko epea aste bikoa izango da.

Bai Usategin bai Bidebarrietan, jolas-eremuak erabilera publikorako itxiko dira, egun dauden elementu guztiak desmuntatu eta berriak jartzeko. Bi joko eremuetako segurtasun zoladura osorik berrituko da, kautxu jarraituko zoladuragaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun