Aurretik ere eskaini diren jardueragaz batera (elektrizitatea, elikagaien manipulazioa, robotika, etab.), jarduera berriak ere eskainiko dira, hala nola etxebizitza-tailerra edo joskintza jasangarria. Josteko tailerra Wanted programako parte-hartzaile izan diren María Merello Bayok eta Andrea Monrocle Garciak emango dute.
Izen-ematea telefonoz (944 660 353) edo posta elektronikoz (gaztebulegoa@getxo.eus) egin daiteke, izena eta ikastaroa edo tailerra adieraziz, harremanetarako telefono bategaz batera (ahal dela, mugikorra). Internet bidez ( www.getxo.eus/gazteria) eta Gazte Informazio Bulegoan (Tangora etxea, Algortako hiribidea, 98) ere egin daiteke.
Ikastaroen eskaintza osoa ikusteko sakatu hemen.