San Nikolaseko eta Romo Kultur Etxeko liburutegiek berriro ere zabalduko dute ateak zapatuetan, 9:00-13:00 ordutegian. Hala, honako zerbitzu hauek eskainiko dituzte aipatutako ordu-tartean: liburu, aldizkari eta nobedadeen bertako kontsulta eta irakurketa; irakurtzeko eta ikasteko gelak; maileguen itzulketa; bazkideentzako ordenagailuak (30 min gehienez); eta WiFi irekia. Automailegu-zerbitzua, osasun-egoera dela eta itxita dagoena, laster berriro ere abian jartzea aurreikusita dago.
Bestalde, Villamonteko liburutegia ere zabalduko da zapatuetan 09:00etatik 13:00etara, eta, bertan, aipatutako zerbitzuez gain, honako hauek ere eskainiko dira: informazioa, kontsulta eta materialen mailegu eta itzulketa.
Astelehenetik barikura, hiru zentroetan zerbitzu guztiak eskainiko dira ohiko ordutegian (08:30-14:30 eta 16:00-20:30).